Mungian Binakako Pala Txapelketaren lehen itzulia bukatuko da bihar(19:00etan)

BINAKAKO PALA txapelketa nagusiak Aste Santuko geldialdiaren ostean berriro ere ekingo dio lehiaketari. Hirugarren ihardunaldia izango da biharkoa, aldi berean lehen itzuliko azkena non gauzak jada nahiko erabakitzen hasiko diren.
Lehen partiduan Landeta-Gordon eta Zubiri-Ibargarai neurtuko dira, bigarrenean Gaubeka-Urrutia eta Fusto-Ibai Pérez.
Lehen partiduan banakako azpitxapelduna eta atzerari nafarra agertzen dira faborito baina kontu izan beharko dute Kurene-tik ateratako palisten kontrakoan. Bigarrenean, iazko txapeldunek jokatzen dute eta beraien kalitatea eraakutsi nahiko dute. Ez dute erraz izango, aurrez aurre oso momento onean dauden armintzarrak baitituzte aurkari. Bi lehia ikaragarria aurreikusten dira.

ERANSKIÑA