Arabio-k Gandiaga-ren aurka ezustekoa emanda (23-30) eta Aspuru-k Gordon-en kontrakoan estuasunak pasatuta (30-26) lortu dituzte txartelak

 

TORNOSOLO KOPA-k, bere promesentzako lehiaketan, erabakita du jada bere FINAL NAGUSIA. Ostiralean Abadiñoko kantxan, Gandiaga eta  Gordon garaituta, Arabiourrutia eta Aspuruk lortu dute lehiaketako egun nagusian protagonista izatea.

Lehen finalerdian Lier Gandiaga zen faborito baina GRAVNI-ko azken txapeldunak ez zuen Arabio menderatzeko gaitasunik eduki. Lekeitioko aurrelaria bere forma onenetik oso urrun dagoela agerian geratu zen eta Abadiñoko pilotari bizkorrak oso ondo probeztu zuen egoera hori.

Lier Gandiagak kolpearekin partidua apurtu ezin zuela eta aurreko koadroetara eraman zuen lehia. Hor abadiñarrari irabaztea oso zaila da. Aitor Arabiourrutia sarean bikain meneiatzen da eta tantuak bata bestearen atzetik egin zizkion aurkariari. Finalerdiak 23-30 erakusten zuen bukaeran abadiñarraren alde, bataren gabeziak eta bestearen merituak nabarmenduz.

Bigarren finalerdia faborito bakoa zen. Ala demostratu zuen azken markagailuak, 30-26 abadiñoko Aspuru-ren alde. Alde nabarmena izan zuen gainera abadiñarrak (26-12) baina hor atera zuen Gordon sopeloztarrak bere lehiakortasun izaera eta asko estutu zuen etxeko pilotaria. Azkenean, sustoa handia izan bazen ere, Asier Aspuru-k lortu zuen garaipena eta bere kide Arabiourrutia izango du arerio finalean.