Arbe-Lopez vs Hormaetxea-Aimar: 15-14, 15-11

Goikoetxea-Mancisidor vs Beaskoetxea-Del Río: 12-15, 7-9 (Partidua bertan behera Del Ríoren lesio batengatik)

Promozio partiduak

Basterra-Ibarluzea vs Aaron-Uriel: 25-19

Goitia-Mandiola vs Lekerika-Unda: 25-18

Jokin Arbek eta Imanol Lopezek Lekeitioko Hiria torneoaren finala jokatuko dute Iñaki Osa Goikoetxearen eta Mikel Mancisidorren aurka datorren igandean, abuztuaren 29an. Finalerdietako txandan, tamalez, baja izan zen: Julen Del Rio, lesio bat izan zuen iskioetan, Goiko eta Manciren aurka Diego Beaskoetxearekin batera irabazten ari zenean. Lesioak ez du Del Riok txapelketan jarraitzea ahalbidetuko, beraz, Goiko eta Manci izango dira finala jokatuko dutenak.

Horrela, lehen partida profesionalean Arbek eta Lopezek kantxan elkar ondo ulertzen dutela erakutsi zuten beste behin ere. Alex Hormaetxeak eta Aimar Aldazabalek dotore egin zieten aurre, baina lehen setean (15-14) eta bigarrenean (15-11) galdu egin zuten.

Bigarren norgehiagokan, Beaskoetxeak eta Del Riok rol polita jokatu zuten, Goikoetxea eta Mancisidor mendean hartuz (12-15). Bigarren seta goiz amaitu zen arabarraren lesioaren ondorioz, baina abantaila Diego eta Julenen alde zegoen baita ere (7-9).

Datorren igandeko final amateurra Basterra-Ibarluzea eta Goitia-Mandiola bikoteek jokatuko dute, atzo euren finalerdiak irabazi ondoren.