Munduko Pilota Batzarrak trinkete zein ezker hormako txapelketak antolatuko ditu bost lurralde ezberdinetako pilotariak bertan batuaz

Euskal Pilota munduko kirolen artean oparoenetakoa dela argi daukagu. Ia atseden gabe, han eta hemen, pilota txapelketak antolatzen dira. Pilotariak badute bai zer jokaturik. Pilota profesional zein amateurra kudeatzen duten erakundeek badute zereginik.

Oraingoan Munduko Pilota Batzarra da nazioarteko pilota txapelketa berri batekin datorrena. Argentina da, 2009 eta 2012an bezala egoitzatzat hartu duen lurraldea. Bertan izango dira bost lurralde ezberdinetako pilotari handienetakoak, ezker horma zein trinketean larruz zein nesken gomazko paletaz, arituko direnak.

Argentina, Bolivia, Venezuela eta Uruguay-ko pilotarietaz gain bertan izango da baita  euskal selekzioa ere. Rosario (Funes) eta Necochea-ko kantxatan jokatuko dute neska zein mutilek, ezker horman hasi eta trinketean bukatuaz. Hainbat partiduren ostean ziur gehien merezi dutenek lortuko dituztela txapela nagusiak. Abenduaren 2an hasi eta 9an bukatuko da bertako ekina. Zorte on guztiei!!

ARGENTINA bertatik jarraituko dugu berriematen!!