Zair-Spindola izan dira garaile Gomazko Paletan N.Martin-L.Saéz menderatuta; artean Paleta Larruz, errazago, Dorato-J.Bilbao txapeldun suertatu dira Leiba-Beriain bikoaren kontrakoan

Lehiaketa polita bizi izan da pasa den aste guztian zehar Necochea-ko Euzko Etxeako trinkete dotorean. Nesken Gomazko Paleta zein Larruzko Paletan pilotari handiak lehiatu dira bertan.

Ligatxuan zein finalaurreko zein finaletan partidu bikainak ikusi ziren Necochea-ko kantxan. Nesken Gomazko Paleta-ko torneoari dagokionez merezitako bi bikoteak heldu ziren finalera baina izan ziren beren maila txukuna erakusteko gai izan zirenak. Beraien artean Sobrino-M.Saez bikotea aipatu genezake zeina lehen fasean kanporatua geratu zen. Euskal selekzioko bikoak lehen partidu eskasa jokatu zuen eta bigarrenean gerora txapeldun izanikoak estutu bazituzten ere, ezin izan zuten garaipenik lortu eta agur esan zioten lehiari. Acosta-Navilliat bikoak ere lehiaketa txukuna burutu zuen. Uruguaiarrek aixe hartu zuten mendean bikote euskalduna eta gero ligatxuko lehen posturakoa zail jarri zioten Zair-Spindola bikote argentinarrei.

Beste multzoan Nagore Martin eta Laura Saez euskaldunak erakutsi zuten mailarik onena zeina finalerdi eta finalean hobetu egin zen gainera. Acosta-Navilliat izan zituzten aurkari finalerako bideko bigarren txandan eta 30-23 irabazita finaleko txartela poltsikoratu zuten.

Final nagusia itzela izan zen. Jokuz zein erritmoz bikaina. Zair-Spindola eta Martin-L.Saez lehiatu ziren. Argentinarrak ziren faborito baina asko kosta zitzaien txapela soineratzea (30-27). Arabarrak oso ondo jokatu zuten eta azken tanturarte ez zuten etzi. Jokuan zein markagailuan parekotasun handia izan zen uneoro. 28-27rekin zortea ‘etxekoen’ aldera erori zen berdinketa izan zitekeen pilota bat justu sareko koxkan jo eta epaileak balekotzat eman zuenean. 29-27koari ezin izan zioten bueltarik eman. Edozeinek irabazi zezakeen baina argentinarrak lortu zuten garaipena.

Larruzko paletakoan Dorato eta Joseba Bilbao argentinarrak beste guztien gainetik aritu ziren. Ligatxuko partiduak zein finala aixe atera zituzten aurrera. Finalean Leiba eta Beriain euskaldunen kontra jokatu zuten hauek ligatxuko partidu onenean Tourreilles-Fagalde menderatu ostean. Euskaldun eta uruguaiarren artekoa 40-38 bukatu en euskal selekzioko bikoaren aldera. Aipagarria baita Beriain-ek lehiaketa osoa horkatila bihurrituta jokatu behar izan zuela lehen lehiako hasieran lesionatu ostean.

Sari Banaketarekin pilotaz gozatzeko asteari bukaera eman zitzaion eta baita MPB erakundearen 2016ko ekintza ezberdinei.