Pradera-Etxaniz garaitu zituzten (29-30) kalitatezko 75 minututako final parekatu eta bizi batean

MALLABIA-ko pilotalekuan, pilotalekua lepo beteta zegoela, jokatu zen Nesken Gomazko Paleta Zirkuituko beste final berri bat. 75 minutuko lehia bikain baten ostean, tantu bakar batez, Arrizabalaga-Saez suertatu ziren garaile.
Pradera eta Etxaniz –‘etxekoak’- mendeku bila atera ziren Arrizabalaga eta Saez bikoaren kontrakoan, hain zuzen, iazko garaipena ere beraiek KENDU baitzieten. Oso indartsu hasi ziren bi bizkaitarrak eta lehen erdia aixe eraman zuten aurrera (7-1, 15-9). Arrizabalaga gaztea urduri eta Saez ezinean zebiltzan eta ematen zuen “aurtengoan bai” izango zela etxekoentzat baina,….
Batzuen erlajazioak agian eta besteen jokuan sartzeak 15-15nakoa ekarri zuen markagailura. Hortik aurrera bi bikoek parekotasun handia mantendu zuten. 22-22 zeudela berriz Pradera eta Etxaniz aurreratu ziren (27-24), Olatz gaztearen huts batzuei ezker. Finala berriz ondo bideratuta zuten. Dena den, fisikoak garrantzi handia hartu zuen azken txanpan eta hor Arrizabalaga eta Saez indartsuago aurkeztu ziren 27-29 aurreratuz. Azken esfortzu batekin berdinketa lortu zuten Pradera eta Etxaniz-ek baina, azken tantua berriz iazko txapeldunentzat izan zen. Titulua berrituta.
Bi atzelariek sekulako lehia jokatu zuten, bata emanez bestea eutsiz, aurrelariak ere oso ondo baina bigarren zatian gehiago asmatu zuen gazteak eta etxeko pilotariaren hasiera bikaina ezerezean geratu zen. Jendeari gozatu arazi egin zioten lau neskek.

ARRIZABALAGA-SAEZ NAGUSI MALLABIA

Txapeldunak Arrizabalaga y Sáez – Txapeldunorde Pradera y Etxaniz