Nagore Martin eta Ane Villanueva erosotasun handiz hartu dituzte mendean Zirkuituko ligatxuko 11.partiduan

 

Olatz Arrizabalaga gernikarrak eta Laura Saez gasteiztarrak bukatu dituzte Zirkuituko ligatxuko lanak eta momentuz biak lidertzan jarri dira hurrengo fasera begira.

Iruñan jokatu dute larunbat honetan Martin-Villanueva bikoaren kontrakoa (GMGZ lehiaketako finalerditzat ere baliagarri zen partiduan) eta erraz irabazi dute.

Ostean, atzo bertan, Iruñako saria berenganatu dute Goikoetxea eta I.Agirre ere aixe garaituta (12-4, 12-5). Biak oso ondo jokatu dute beren momento eta joku bikaina agerian utziaz.

Zirkuituko ligatxuko azkena Abadiñon jokatuko da ostiralean (20:15etan). N.Martin-Etxaniz eta Goikoetxea-Villanueva lehiatuko diren partidua izango da eta bertan erabakiko da azken faserako sailkapen zein bikoteen osaketa.