Sopeloztarrak atzo Ziarrusta aixe menderatu zuen (30-9), gaur abadiñarrek irabazi dute; atzelariak erraz (30-15) Uriberen kontrakoa, aurrelariak kostata (28-30) J.Bilbao-ren aurka

TORNOSOLO KOPA-k datorren ostiraleko finalerdiak erabakita ditu jada. Gandiaga-k jokatu barik lortu zuen txartela, Gordon, Aspuru eta Arabiok ondo jokatuta lortu dute pasea.

Gordon Ziarrusta-ren gainetik pasa zen atzo. Dima-ko aurrelariak lehen hamarkada baino etzuen eutsi (9-9). Hortik aurrera sopeloztarra, jaun eta jabe. Gaur eguerdian beste horrenbeste esan liteke Aspuru eta Uribe-ren arteko partiduaz. 9-9rarte partidu gogorra jokatu dute bi atzelariek baina hortik aurrera etxekoa gehiago izan da (30-15).

Partidu lehiatuena Arabio eta J.Bilbao-ren artekoa izan da, pronostiko bakoa zena hain zuzen. Lemoako atzelaria hasi da agintari baina apurka apurka Arabiourrutiak aurkariaren abantailan jan eta partiduari buelta ematea lortu du (28-30).

Hurrengo ostiralean jokatuko dira finalerdiak, berriz ere ikuskizun aparta Tornosolon.