Lekeitio, Bilbo eta Abadiñon giro zein joku paregabeko jaialdiek EUSKAL SELEKZIOA maila gorenean jarri dute

Nazioartekoak era bikainean bukatu du bere aste oparoa. Lekeitio, Bilbo zein Abadiño-n jaialdi ikaragarriak jokatu dira eta hurbildutako jendeak gozatu ederra hartu du. Lekeitioko finalerdiek eman zioten hasiera asteburuari eta bertan Ziarrusta-Ugarte eta Waltary-Loquillo bikoteek lortu zuten finalerako txartela.

Finalen txanda, Bilboko BIZKAIA frontoian neskek ireki zuten atzo eguerdian. Bertan, Gomazko Paletan, Diana Rangel venezuelarrak eta Ane Murga arabarrak lortu zuten garaipena Iradi eta Jimena Miranda uruguaiarraren kontrakoan. Arratsaldez Lekeition, jaialdi borobila, euskaldunen eta kanpotarren artekoa. Lehen partiduan Mikel Gonzalez-ek Stich mexikarra garaitu zuen (40-25) eta osteko binakako finala ere euskaldunentzat. Ziarrusta eta Ugarte nagusitu ziren Waltary eta Loquillo-ren kontrakoan (23-30).

Gaur goizez eta arratsaldez izan dira jaialdiak eta dena euskaldunek irabazi dute. Bilbon trinketean, Gomaz mutiletan, Sagarzazu-Mutuberria euskaldunak txapelak soineratu dituzte Unzurrunzaga-Hiriart garaituta (20-30). Ostean, Mikel Gonzalez eta Inhar Ugarte garaile Waltary-Aspuru bikote sendoaren aurka (26-30). Arratsaldez, euskaldunen arteko lehia Banaka eta Binaka aste osoko lehia nabarmenena mexikar eta euskaldunen artekoa. Patxi Lopez de la Calle arabarrak txapela lortu du Arana abadiñarrari irabazita eta Binaka euskaldunak berriz mexikarren borrero. Ziarrusta eta Ugartek 27-30 hartu dituzte mendean Diaz eta Cabello. Gozamena harmailatan.

Munduko Pilota Batzarrak antolatutako pilota asteari bukaera ezinhobea Abadiñoko Tornosolo trinketean.
Atxikita emaitza guztiak eta zenbait argazki.

:arrow: Final guztien emaitza