Ume ta nagusi ostiral, larunbat zein igandez San Trokaz lehiaketako finalaurrekoetan arituko dira

Munduko Pilota Batzarraren TRINKETE TOUR ekimenaren aterkipean, beste behin, SAN TROKAZ lehiaketa jarriko du martxan Durangoko Merindadeko Amankomunazgoak Tornosolo trinketean.

Hegoaldeko trinketista handienak iparraldekoekin nahasian lehen mailan, bizkaiko etorkizuneko pilotariak beraientzako egokitutakoan eta eskolartekoek beren mailan ihardunaldi oparoa iragartzen dute astebururako. Hiru egunez, pilotaz blai izango da hegoaldeko trinkete nabarmenena, oparoena.

Lehen mailan ostiral eta igandez jokatuko dira bi finalerdiak, bat egun bakoitzean. Mikel Gonzalez eta Inhar Ugarte iparraldeko Lambert-Amulet bikoaren aurka arituko dira ostiralez, Gordon-Antxia / Gandiaga-Palomés igandean. GRAVNI txapeldunak bizkaitar trinketista onenekin batera lehian. Bi partidu hauen aurretik Durangaldeko pilota elkarte batzuetako umeek beren aukera ere izango dute. Etxekoekin batera, Iurreta, Markina eta Zaldibar-eko bikoteak jokatuko dute SAN TROKAZ txikia

Larunbatean etorkizunekoen finalerdiak jokatuko dira. Bertan, tarteko GRAVNI-a irabazi berri duten Ziarrusta eta Uribe izango dira bikote osatuaz. Beraien aurka Arabiourrutia eta Eraña-k jokatuko dute; beste finalerdia Fullaondo-J.Bilbao / Prieto-Aspuru.

Finalak hurrengo ostiral eta larunbaterako daude iragarrita.

KARTELDEGIA OSTIRALA

KARTELDEGIA LARUNBATA

KARTELDEGIA IGANDEA