Ibai Peréz eta Zubiri-ren ausardiari egin beharko diote aurre bihar BIZKAIA frontoian

BANAKAko PALA TXAPELKETA PROFESIONALA-k bigarren ihardunaldia biziko du bihar arratsaldean (19:00etan) Bilbon. Errege egunez irabazi zuten Ibai Perez eta Zubiri bigarren garaipena lortzeko gogotsu azalduko dira baina Ayerbe eta Larrinaga bezalako bi beteranok heuren usteak ezerezean utzi nahiko dituzte.

Zarauztarra eta sopeloztarra sekula ez dira Banakakoan destakatuen artean aritu baina gazteei aurre egiteko gaitasunik badute, batez ere esperientziaz oso jantziak baitaude. Gazteak ausardia, griña eta jokua badutela argi erakutsi zuten estreinekoan baina Ayerbe eta Larrinaga gainetik mantendu nahi dira eta beraiena emango dute seguru.