Erakundeak atzo bertan eginiko batzarraren ostean, ahobatez, Txema Aldamiz-Etxebarria ordezkatuko du karguan Elorrioko pilotazaleak

Munduko Pilota Batzarrak bere batzar orokorra burutu zuen atzo gabaz. Bertan eta, gai ordeneko puntu bakar gisa, batzarkideen berritzea zen helburu. Horretarako presidente hautagaitza bakarra aurkeztuta berori aukeratu zen ahobatez, Fernando Azkarate-rena hain zuzen.
Elorrioko pilotazaleak Txema Aldamiz-Etxebarria ordezkatuko du karguan eta atzokoan aurkeztu zuen bere programa. Dena den, bazkide guztiek dena ondo ikusi bazuten ere aurrerantzean beste batzar bat egitekotan geratu ziren batzarkideak urteko programa zehazteko bidean.