M.Gonzalez eta Antxia garaitu zituzten (40-38) final estu eta bikain baten ostean

Ostiralean ikuskizun bikaina eman zuten Bielle-De Ezcurra eta M.Gonzalez-Antxia bikoteek Abadiñoko Tornosolo Trinketean. SAN BLAS saria izan zuten jokoan eta garaipena garesti zegoen.

Lazkano-ren lekua Paxkal De Ezcurra-k hartu zuen eta ondorioz hasieratik lehia gogortu zitzaien etxekoei, hain zuzen, urruñarra Iparraldeak eman duen atzelari handienetakoa baita. Hala eta guztiz ere, Mikel Gonzalez eta Antxia ez zirren kokildu eta finalari hasiera bikaina eman zioten (7-7).

Bielle eta De Ezcurra erosoago aritu ziren aurrerantzean eta abantaila hartu zuten. Antxiak lan nekesa zuen Bielle-en sakeak eta De Ezcurra-ren taularatzeak eusten. Gonzalez jokuan sartu ezinik eta ondorioz laguntza gutxi eskeiniaz izan zen finaleran erdialdean. Aldeak nabarmenak izan ziren, ia partidua erabakitzerarte (38-24).

Dena erabakita ematen bazuen ere, hor hasi ziren beren benetako maila ematen bizkaitarrak, batez ere abadiñarra. Antxia, De Ezcurra motelduaz batera, agintzen hasi zen eta Mikel Gonzalez, dena galduta ikusita, ausartu egin zen (38-38).

FINALA pil-pilean jarri zen. Edozeinek irabazi zezakeen baina eskuin horman itsasi zen pilota batek eta ostean De Ezcurrak atzeko teilatupean sartutako beste batek erabaki zuten lehia 75 minuturen ostean.