Gordon-Ugarte bikoari 90 minutuko finalaurreko gogorra irabazita (32-40) finala jokatuko dute ostiralean M.Gonzalez eta Antxia-ren kontra

Gaur eguerdian bigarren finalerdia irabazita bizkaitarren arteko San Blas finala galarazi dute Bielle eta Lazkanok. Gordon eta Ugarte menderatu dituzte iparraldekoek (32-40) baina lan asko egin ostean. 90 minutuko lehia gogorra, bizia eta kalitatezkoa izan da gaurkoa.

Hasieratik hartu dute aurrea urdinek (0-5) baina sekula ez dute partidua erabat apurtzea lortu. Iker Gordon oso fin aritu da norgehiagoka osoan zehar eta Ugarte eskutako minez jarri denean ere (bigarren zatian) partiduari eutsi dio Sopelakoak. Halere, aurkariek ere joku bikaina erakutsi dute, batez ere, Bielle aurrelariak. Artistei gordetako tantuak egin ditu iparraldeko ezkerti biziak.

Finalean Mikel Gonzalez eta Ander Antxia izango dituzte aurkari.