Etxeko’ Mikel Gonzalez eta Ander Antxiak Elgart eta Amulet izango dituzte aurkari larunbat honetan Tornosolo trinketean jokatuko den final nagusian (17:00etan)

 

Finalerdietan baina ikusmin gutxiago sortuagatik final handi baten esperoan daude Abadiño eta inguruetako pilotazaleak. Titín III-ak jendetsa hurreratu arazi zuen pasa den igandean Tornosolo-ra eta hara hurbildutako denek ikusi zuten etzi larunbata finalean neurtuko diren bikoteen maila. Hori horrela, finalean ere giro dotorea egongo dela uste dute antolatzaileek, Gonzalez-Antxia eta Elgart-Amulet bikoteek partidu ederra eskeintzeko dohaiak baitituzte.

Etxekoek zaleen laguntza izango dute, baita kantxaren bizitasuna eta ezagutza. Halere, iparraldekoak ere trinkete azkarretan ondo maneiatzen direnak dira, gazteak, biziak eta indartsuak. Elgart-ek sake eta bolea izugarriak ditu, Amulet oso pilotaria da. Kantxa osoa ondo zaintzen du. Aurkarien gaitasunak ere nabarmenak dira. Aurrean pilota oso bizi erabiltzen du Mikel Gonzalez-ek eta atzean aldiz Antxiari tantua sartzeko denek izaten dute galtza bete lan. Gainera abadiñarrak ez du intentzio bako pilotakadarik eta horrek bere aurrelariari aukerak ahalbidetzen dizkio.

Sakea ere bikaina du berriztarrak eta hortik aurrera tantua menpean hartzea izango dute helburu bizkaitarrek. Lortu ezkero, asko izango dute irabazia txapeletara bidean.

Jaialdiko lehena palako Bizkaia-ko finala izango da; Tornosolo taldeko bi bikote aurrez aurre; Aboitiz-Arrieta eta Arana-Laka.