Zornotza eta Garai-ko festatan bertoko pilotariak kanpotarren kontrako partiduak jokatuko dituzte azken hauen Mundialerako prestaketan beren maila neurtuaz

ZORNOTZA eta GARAI-ko festak pilota partiduz jantzita izango dira eta horietako batzu nazioarteko kutsua ere izango dute. Mexikarren eta bizkaitarren ‘desafioak’ ikusmina piztu dute bai uztailaren 20ko jaialdiari begira (Zornotza) zein uztailaren 30erako jaialdira begira(Garai).

Azken orduan baja handia izan du mexikar taldeak Fernando ‘Momo’ Medina pilotaria eskuzko minez ez baita bertoratu baina bere kide denak bertan dira heuren joku maila bikaina erakusteko prest.

Asegarcen ibilitako pilotaria egongo ez bada ere bere lehengusu Juan Medina, Fernando Cabello, Rafael Morales eta David Alvarez bertan dira eta bere joku erasokor eta borrokalaria ikusteko parada izango dute bertako pilotazaleek.

Igande honetan, uztailaren 20a, Zornotzan izango dira mexikarrak Mikel Etxebarria eta Varela  Lagun Onak elkarteko pilotarien kontra aritzeko. Juan Medina eta Fernando Cabello dira arituko dutenak eta seguru gauzak zail jarriko dizkietela etxeko pilotariei.

Uztailaren 30ean, San Iñaxio bezperan, Garai-en jokatuko dute mexikarrek. Bertan aurkari, Arabiourrutia-Aspuru abadiñarrak.