Aierbe eta Landeta hurrenez hurren garaitu dituzte Banakako txapelketaren lehen ihardunaldian

Munduko Pilota Batzarraren Banakako Pala Txapelketa Nagusia frantizarren garaipenekin hasi zen larunbatean Bilboko BIZKAIA frontoian.

Brefel faborito zen Ayerbe-ren kontrakoan eta bere papera ondo bete zuen nahiz eta partiduan sartzea kostatu zitzaion. Toulouse-ko atzelariak galdu egin zuen lehen jokoa bere aurkaria fin hasi baitzen (10-4). Halere, Ayerbe-ren jokuak bera egin zuen Brefel kantxan jarri eta agintzen hasi zenean. Hurrengo hiru jokuak irabazi (5-10, 2-10, 9-10), azkena estu xamar bada ere, eta hurrengo txandan da frantziarra. Sakearekin eta pilota azkar esker horman jarrita min egin zion Brefel-ek Zarautz-eko pilotariari.

Bigarren lehia faborito bakoa zen baina bere BBK liga bikaina gogoan zuela jendeak bazuen joeratxoa Dan Necol-enganako. Dax-eko aurrelariak bikain hasi zuen partidua lehen bi jokoak irabazita (10-6, 10-8). Hirugarrena Landeta mungiarrak eraman zuen tantu bakar batez (9-10) baina hurrengoan berriz ere frantziarra izan zen jaun eta jabe (10-6). Bera izango da Imanol-en aurkari.

Bigarren ihardunaldia Sopelan jokatuko da eta igande goizez (11:30etan). Imanol / Necol eta Zubiri / Brefel dira bertan jokatuko diren lehiak.