Gordon (3-0) eta Landeta (1-3) garaitu dituzte hurrenez hurren Bizkaia frontoian

Brefel eta Urrutia dira Banakako Pala txapelketa nagusiko hurrengo kanpotraketan egoteko txartela lortutako pilotariak. Atzelari frantziarrak erraz hartu zuen mendean bart Iker Gordon sopeloztarra. Bizkaitarra uneoro Brefel-en ‘agindutara’ izan zen eta hiru jokutako partizalek horrela adierazten dute (10-7, 10-6, 10-0). Brefel-en hurrengo arerioa Necol izango da.
Iñaki Urrutia-k ere bere banakako lehen partidua irabazi zuen. Estreinekoa zen beretzat eta gogoz hartru zuen. Lehen bi jokuak aurrera atera zituen Landeta-ren kontrakoan (9-10, 5-10) eta hirugarrena galduagaitik (10-4), laugarrenean bere sailkapena erabakita itxi zuen (2-10).
Hurrengo kanporaketan bi armintzar arituko dira lehian, Zubiri baitzegoen zai.