Erabakita geratu ziren atzo 2020ko JAWTeko banakako finalaren bi finalistak. Finalerdi biek ez zuten alkarrengandik zer ikusi haundirik izan nahiz eta bi partidetan faborito argiekin atera. Lehen partidua pilotalekua ondo baino hobeto ezagutzen zuten bi Berriatuarren artekoa izan zen. Antxon gaztea bolada honean zetorren, baina ez zuen inolako aukerarik izan Aimarri irabazteko. Bi setetan menderatu zuen iazko azpitxapeldunak (12-9 eta 12-6). Aimar golpe haundiagoa zuela erakutsi zuen eta Antxonek hil edo biziko jokua egitera beharuta ikusirik, ez zuen asmatu eta txapelketatik kanpora geratu da.

Bigarren partidua lehiatuagoa izan zen. Arbe hasi zen aurretik pelota baxu bata tera ostean eta 8-10 irabazten joan ostean, Beaskoetxeak erreakzionatu eta 4-0 eko partzialarekin 12-10 irabazi zuen. Bazirudien Arbek lehen set horretan galdu zituela partidua irabazteko aukerak, baina Beaskoetxeanez zuen bere jokoa aurkitzen eta bigarren setean Markinarrak arin hartu zuen abantaila joku oso sendo batekin. Golpez oso fresko eta aurrean beti bezain artista. 1-6 joan ostean 7-8 hurbildu zen Beaskoetxea baina tanto gogorra egin ostean Arbek sakea berreskuratu eta 7-12 berdindu zuen. Hirugarren setean 1-5 errez nagusitu zen Markinarra.

Hau horrela final erakargarria gelditu da datorren larunbateko finalerako. Aimarrek pasa den urteko Arantza atera nahiko du bere etxean, baina Arbe presio gabe aterako da eta atzoko jokoa erakutsiz gero zail jarriko dizkio gauzak.

Finala datorren larunbatean 18.00etan. ETBko kamera izango dira.