Pasa den ostiralean erabakita geratu ziren Kepa Arroitajauregi memorialeko finalerdiak. Emakuzmekoen zein gizonezkoen gomazko paletan, Sobrino-Saez eta Sagarzazu-Clua izan ziren finalerako txartel horiek lortu zituztenak, hurrenez hurren.

Lehen partiduan, bi bikoteen hasiera nerbioz betea izan arren eta huts asko egin arren, Laura eta Maria Saez ahizpek norgehiagoka polita jokatu zuten 25.en kartoira berdinduta helduz. 25-25ekoan Maria arriskuak hartzen hasi zen eta azkenengo txanpan arerioen hutsak behartuz 30-25 irabazi zuten.

Sobrino – Saez 30
Pradera – Saez 25

Jaialdiko bigarren partiduan, hasiera-hasieratik gerriko urdinezko bikoteak agindu zuen markagailuan. Unai Sagarzazu inspiratuta izan zen errematean eta tanto asko amaitu zituen, Natxo Klua bikotea aldiz, oso seguru izan zen atzealdean. Ez zieten inongo aukerarik eman Lozan-Musri bikote borrokalariari.

Lozan – Musri 10
Sagarzazu – Clua 30

Ostegun honetan, 18.30etan hasita, finalerdietako partiduak jokatuko dira. Eskuz binakako finalerdiak irekiko du jaialdia, bertan Peio Larralde Hasparrendarra izango da izar nagusia eta Aspuru Abadiñarra izango du bizkartzain. Ospital-Ugarte bikote borrokalaria izango dituzte aurkari bezala.

Emakumezkoena izango da bigarren norgehiagoka, Irazustabarrena-Galdosek, Agullo-Ruiz izango dituzte aurkari. Gipuzkoarrak final-laurdenetako sentzasioak hobetu behar izango dituzte irabazi ahal izateko.

Jaialdia, Purroy-Eslava Vs Larrarte-Pablos partiduarekin amaituko da. Lau pilotarien ezaugarriak ezagutuz, partidu orekatua eta dibertigarria izan daitekeela dirudi.

semi memorial1