Atzo erabaki ziren Tornosolo trinketean I.en Kepa Arroitajauregi memorialeko lehen finalistak. Jaialdia arratsaldeko 18.30etan hasi zen eta ikusleek oso ondo erantzun zuten. Jaialdia partidu oso erakargarri batekin hasi zen eta pelotazaleen artean ikusmina sortu zuela nabaria izan zen.

 

Larralde-Aspuru     40

Ospital-Ugarte       17

Eskuz binakako partida nahiko borrokotua izan zen erdialderarte, hortik aurrera gorriak jaun eta jabe izan ziren norgehiagoka errez irabaziz. Aipatzekoa Peio Larraldek eginiko partida, bere bikote Asier Aspuruk ederki lagunduta espero baino errezago irabaziz eta finalerako sailkatuz.

semi tornosolo

Agullo-Ruiz de Larramendi            23

Mendizabal-Galdos                        30

Bigarren partiduan, Maider Mendizabal gipuzkoarrak, Amaia Irazustabarrenaren ordezkoak, eta Leire Galdosek oso partida serioa eta osoa egin zuten hasieratik bukaerararte, ez zieten inolako aukerarik eman aurkariei, Elena Agullo eta Maite Ruiz de Larramendi nafarreri, alegia.

Urdinak finalean dira jada eta garaipena lortzeko hautagai serioak dira atzo emandako erakustaldiaren ostean.

semi torno 2

Larrarte-Pablos     30

Eslava-Purroy        13

Azkenengo norgehiagokan, Gorka Pablos irundarraren joko erakustaldia eta pelotari emandako efektu desberdinek, Aritz Larrarte borrokalariarekin batera, hasieratik utzi zituzten Eslava eta Purroy nafarrak aukerarik gabe. Partida txarrik egin gabe, oso markagailu handiarekin joan ziren etxera.

Bikote polita sailkatu da finalerako, datorren asteko norgehiagokatik aterako diren aurkarien zain: bertakoak diren  Iraurgi eta Arrieta edota Sagarzazu (Irun) eta Natxo Clua, bilbo bizi den argentinarraren aurka izango dute fnala.

Datorren astean, eskuz binakako jaialdia izango da ostegunean, urriak 22. Bertan erabakiko da eskuz binakako bigarren bikote finalista, Arabiourrutia-Ducassou edota Ziarrusta-Guichandut bikoteen artean.

Ostiralean aldiz, urriak 23an paletazko beste bi finalerdiak izang dira. Sobrino-Saez, Ibañez-Martinen aurka izango dira eta Iraurgi-Arrieta, Sagarzazu-Clua bikoaren aurka hurrenez hurren. Bi jaialdiak 18.30etan hasiko dira.