Ostiralean BIZKAIA frontoian lehiatuko diren bi armintzarrek gaur hautatu dituzte bertan erabiliko dituzten pilotak

Ezusteko final handi baten esperoan gaude guztiok eta baita protagonistak ere. Esteban Gaubeka eta Erik Zubiri dena den ‘finalarekin kontaktuan’ daude jada bertan izango diren pilotak aukeratzen izan baitira eguerdian Bizkaia frontoian.
Inolako arazorik ez da izan eta bi pilotariak ostirala heltzeko irrikitan daude. Bientzat partidu gogoangarria izango da seguru. Faborito beteranoa izango da baina kontuz gaztearekin.