CLUB DEPORTIVO BILBAO pilotalekuan Gotzon Enbil garaituta Remen (2), Katxin (1), Félix (3), Goikoetxea (9+1), Lander (1), Bereikua (2) eta Aritz Erkiaga-k (1) aurrez lortutako erregetza berenganatu zuen pasa den abuztuaren 22an aurrelari donostiarrak

Hirugarrenean ez baina laugarrenean BAI. 2010 eta 2011.ean Goikoetxearen aurka eta iaz Aritz Erkiaga-ren aurka FINAL HANDIA galdu ostean, azkenean BANAKAKO mpb TXAPELKETA irabaztea lortu du Mikel Egiguren-ek.

Enbil garaitu du bi set-etan (12-7, 12-9) Bilboko CLUB DEPORTIVO BILBAO frontoian giro bikaina sortu duten 600dik gorako pilotazaleen aurrean. Betekada beste behin Bilbon Zesta Punta gosea dagoenaren seinale. Txapeldunari TXAPELA Bilboko alkateak jarri zion, hain zuzen, Ibon ARESO jaunak.

FINALA bere oso polita eta entretenigarria izan da. Tantu batzu oso gogorrak, beste batzu bikainak eta denak kalitate handikoak. Enbil-ek estu hartu du Egiguren faboritoa baina larregi barkatu du une konkretuetan. Ez du asmatu egin beharrekoa egiten eta Mikel-ek erraztasun horiek ondo probeztu ditu. Lehen set-a oso parekatua izan da 5-5erarte, gero Mikel 9-5era joan da eta hor bukatu da lehena. Bukaeran 12-7. Bigarrenean zumaiarrak abantailak izan ditu, baita aukerak beroiek handitzeko eta hirugarrena behartzeko baina,…ez du asmatu. 2-5 aurretik zihoanean, kontrakantxako bi txapa jo ditu Enbil-ek bata bestearen atzetik. 2-7 izan zitekeena 4-5 bihurtu da eta, gutxira, Egiguren-ek hartu du berriz agintea.

Oso parean izan dira baina tantu konkretuetan Mikel-ek sufritu eta gero hobeto bukatu du. Enbil asko ibili da kantxan eta nekea ere somatu zaio azkenerako. Halere, pilotazaleak gozatu egin du. Faboritoak irabazi du baina ‘jokatuta’ eta erabateko nagusitasun sentsaziorik sortu gabe gainera, horrek zumaiarraren aukerak ahalbidetzen zituelaren esperantza piztuaz zalearengan. Dena den, azkenean MIKEL EGIGUREN TXAPELDUN!!!!

Aurrez jokatutako lehiak, lagunartekoak, ez du kolorerik izan. Aimar eta Ibon gehiago izan dira eta Arbe-Txasio bikoa 12-3, 12-7 garaitu dute. Errazegi.
HONDARRIBIA-n bertoko MASTER SERIES lehia ere jokatu da ikuslegoa erruz hurreratuta gainera. Olha eta Leo nagusitasun osoz gailendu dira Treku eta I.Erkiaga-ren kontrakoan (15-6, 15-10).