A TALDEA: Goikoetxea-Aimar vs Erkiaga-Etxeto (20.00etan)

B TALDEA: Arbe-Lopez vs Beaskoetxea-Zabala (21.00etan)

 

JAI ALAI WORLD TOURrak bere bidea egiten jarraitzen du Gipuzkoako denboraldiko ekitaldi nagusiarekin, Hondarribiko Grand Slamarekin, hain zuzen ere. Lehen jardunaldia ostiral honetan, irailak 17, 20.00etan izango da Jostaldi pilotalekuan (300 lagunentzako tokia izango du, edukiera mugentatik) eta ligaxka formatuan jokatuko da.

Gaur goizean Hondarribian egin den ekitaldiaren aurkezpenean, Mikel Egiguren Jai Aliveko gerenteak zesta-puntak kostaldeko hiri honetan egin duen bide garrantzitsua azpimarratu du: “Duela 15 urte Hondarribia ez zen zesta munduan existitzen, eta orain eskolarik eta lehiaketarik onena dugu”.

Enpresariarekin batera, Juan Luis Silanes Hondarribiko Kirol zinegotzia ere izan da, eta Jai Alive eta Hondarribiko Pilota Eskolari eskerrak eman dizkie, 2007tik aurrera herrian diziplina horri eman dioten bultzadagatik.

Oraingo honetan, Gernikan eta aurreko urteetan erabilitako lehiaketa-eskema errepikatzen da. Ligaxka formatu honetan, parte hartuko duten sei bikoteak, bi multzotan banatuta, elkarren artean lehiatuko dira hurrengo faserako sailkapena lortzeko. Talde bakoitzean, puntu gehien lortzen dituzten bi bikoteek finalerdietarako txartela lortuko dute.

Multzoen faseak hiru eguneko iraupena izango du (irailak 17 eta 24 eta abuztuak 2). Finalerdiak abuztuaren 9an jokatuko dira eta finala, 15ean.

Lehiaketa jardunaldi guztiak ETB1en izango dira ikusgai.


A Taldea:

Iñaki Osa Goikoetxea – Aimar Aldazabal

Aritz Erkiaga – Nicolás Etxeto

Jean Olharan – Julen del Río

B Taldea:

Jokin Arbe – Imanol Lopez

Diego Beaskoetxea – Jon Zabala

Alex Hormaetxea – Xabi Mancisidor