A Multzoa: Erkiaga-Etxeto vs Olharan-Del Río: 15-13, 15-9

B Multzoa: Beaskoetxea-Zabala vs Hormaetxea-Manci:15-12, 15-9

Hondarribiko Grand Slamak finalerdiak zehaztu ditu dagoeneko. Urriaren 9an, Iñaki Osa Goikoetxeak eta Aimar Aldazabalek Jokin Arbe eta Imanol Lopezen aurka jokatuko dute, eta Artiz Erkiagak eta Nicolas Etxetok Diego Beaskoetxea eta Jon Zabala izango dituzte aurrez aurre. Hori guztia, noski, atzo zehaztu zen Jostaldin, Gran Slameko ligaxkako hirugarren jardunaldian, Ekiaga-Etxeto eta Beaskoetxea-Zabala izan baitziren gaueko garaileak.

Lehen partidan, Jean Olharanek eta Julen del Riok Erkiaga eta Etxetoren aurka galdu zuten. Partidako lehen zatia arriskutsua izan zen gorrientzat, Olharanek eta Del Riok garaipenetik bi tantotara egin baitziren (12-13). Ez zen gertatu, gorrien bolada on bati esker, 15-13ko emaitzarekin bukatu baitzuten.

Bigarren zatia erosoagoa izan zen Erkiaga eta Etxetorentzat, batez ere amaieran, markagailuan ihes egin ahal izan zutenean. Bigarren zatia 15-9 bukatu zen.

B multzoko partidan, Hormaetxeak eta Mancik bi setak irabazi behar zituzten eta puntu abantaila ona zuten finalerdietara pasatzeko. Ezin izan zuten; aurrean zituzten aurkariak ez ziren hain errazak. Beaskoetxeak eta Zabalak lehen postua ziurtatu zuten lehen set-a 15-12 eta bigarrena 15-9 irabazita.

Beaskoetxearen eta Zabalaren garaipen zabalak Jokin Arbe eta Imanol Lopezen finalaurrekoetarako txartela ere ahalbidetu zuen, hauek bigarren jardunaldian Hormaetxea eta Manci irabazi baitzieten.