Abuztuaren 22an, igandea, 17.45etan tan hasiko da Lekeitio Hiria Txapelketa, Santi Brouard pilotalekuan. 2020 denboraldian bertan behera utzi behar izan zen txapelketa covid egoerarengatik, baina aurten bueltan gara goi mailako puntista profesional eta amateurrekin.

PROFESIONALEN FINALERDIAK:

1-ARBE-LOPEZ vs HORMAETXEA-AIMAR

2-GOIKO-MANCI vs BEASKOETXEA-DEL RIO

Lehen finalerdian Jokin Arbe eta Imanol Lopez faborito bezela aterako dira baina kontuz Alex Hormaetxeaekin (Gernikan semifinalista izan da) eta atzean Aimar Aldazabal pilotari segurua izango du. Aurreko kuadroetan errematatzaile borroka izango dugu.

Bigarren finalerdian, aurrean azken urteetako bi izar haundi izango ditugu Goiko eta Beaskoetxea, kalitatea ez da faltako. Atzean bi pelotari gazte etorkizun handiarekin, Mikel Mancisidor eta Julen Del Rio.

PROMOZIO TXAPELKETA (17.45etan)

BASTERRA-IBARLUZEA vs AARON-SALABERRY

GOITIA-MANDIOLA vs LEKERIKA-UNDA