Munduko Binakako Pala txapelketak bere ligatxuko azken ihardunaldia biziko du larunbatean Donostiako BALDA pilotalekuan. Fusto-Urkijo / Altadill-Ibargarai eta Gaubeka-Larrinaga / Garcia-Ayerbe dira jokatuko diran lehiak. Asko dago jokuan bai batean zein bestean. Donostira begira baita Zubiri eta Imanol zeinak bere lanak bukatuta azken partiduek gauzak alde batera edo bestera bideratu bait ditzazke aukerak. Bi izarrak, Fusto eta Gaubeka, irabaztera behartuak daude. Fusto argentinarra, Urkijo kide duela, irabaztera behartua dago final zuzena harrapatu nahi badu zeren aurrefinala ziurtatua duen biko bakarra baita. Kinka larrian dagoena Gaubeka da; irabazi beharra du eta gero beste partiduako emaitza ikusi eta hor Fusto-Urkijo bikoak irabaztea behar du, Altadill eta Ibargarai-ren garaipenak kanpoan utziko bait luke Gaubeka-Larrinaga bikoa. Guztia kontuan izanda interes handiko jaialdia benetan, Altadill eta Ibargarai ere irabaztera behartuak baitaude bigarren postuko berdinketa hirukoitz hipotetiko batek kanpoan utzi bait ditzazke nafarrak.