“IRABAZI NAHI BADU, PABLO-K SUFRITU EGIN BEHARKO DU”

 

Azken bi urteetan huts egin ostean, Armintzako oilarrak beste BANAKAKO final batean jokatzeko aukera dauka larunbat honetan. Lau txapela jantzitakoa da bizkaitarra nahiz eta askok jakin ez. Bi titulu EUSKADIKO txapelketa lez irabazi zituen, Rekalde (2004) eta Luján (2005) menderatuta, beste bi MUNDUKO PILOTA BATZARRAren babesean jokatutako txapelketatan Fusto (2008) eta Ziskar II (2010) garaituta. Beste behin txapeldun izan nahi du eta badu gaitasunik horretarako.

 

Mpb: berriz banakako final batean, helburua beteta?

Esteban Gaubeka: “Ez, ezta gutxiago ere. Finalean egotea lortzeak poztasun handia eman dit baina nire helburua txapela Armintza-ra eramatea da”.

Mpb: Aurkaria al da faborito?

E.G.: “Bai. Lau urte jarraian daramatza BIZKAIA pilotalekuan irabaztean, zerbaitegaitik izango da.”

 

Mpb: Fusto-rik onena aurkituko duzula uste duzu finalean edo bere hatzamarraren egoerak makalduko duelakoan zaude?

E.G.: “Argi dago bere hatzamarrak deseroso jokatu araziko diola baina jokatzera ateratzen bada aukerak dituela uste duelako da. Hori bai, irabazi nahi badu sufritu beharko duela ere argi daukat.”

 

Mpb: Txapeldun izateko egin beharrekoa?

E.G.: “Nire jokua egitea lortu behar dut. Mugitu arazi eta hormatik atera beharko dut, jokuaren gidaritza nik eraman. Aukera daukadanean bukatzen saiatu behar naiz baita. Ah! Eta ondo ateratzea oso garrantzitsua izango da.”

 

Mpb: Zer egiten ez diozu utzi behar aurkariari?

E.G.: “Horman jokatu arazi nahiko dit eta hori ekidin behar dut.  Barruan preso ez dut egon behar”.

 

Mpb: urduritasunik bai?

E.G.: “Momentuz ez. Suposatzen dut larunbat goizean hasiko zaizkidala agertzen baina finalaurrekoetan bezala gainditu beharko ditut. Uste dut lortuko dudala.”