“EZ NAIZ GARAITEZINA, EZTA GUTXIAGO ERE”

 

Pablo Fusto argentinarrak jarraian lortutako bostgarren banakako finala jokatuko du larunbatean BIZKAIA frontoian eta bere asmoa seigarren titulua lortzea da, 5.ena jarraian. Gaubeka(2009, 2013), Luján (2012) eta  Ibargarai (2014, 2015) menderatu ditu finaletan argentinarrak.

 

Mpb: larunbatean irabazteak Oscar Insaustiren errekorra hurbil izatea suposatzen du (7 txapela),….

PABLO FUSTO: “Egia esan ez dut sekula horrelako kontuetan pentsatzen. Beti esan dut nik nire buruaren kontra jokatzen dudala, hau da, egunero hobea izatea da nire helburua. Oscar oraindik urrun dago”.

Mpb: BIZKAIA frontoian garaitezina zarela diote askok, ados zaude?

P.F.: “Inolaz ere. Egia da Bilboko frontoian oso eroso jokatzen dudala, puntua hartuta diodala kantxari eta horrek konfiantza ematen didala. Hortik garaitezina naizela esatera, asko doa. Edozeinek irabazi al dit maila handiko aurkariak baititut”.

 

Mpb: Zerk arduratzen zaitu gehiago, zure hatzamarrak edo aurkariak?

P.F.: “Argi daukat hatzamarra ez dela ondo egongo. Gaur bertan sakea egin dut soilik besterik ezin izan baitut (asteazkena). Berriz ere hatzamarra lokartu arazi beharko dut eta horrela aguantatzea espero dut. Dena den, aurkariak arduratzen dizkidan gauza gehiago ditu; pilota atzeratzeko zein tantua bukatzeko gaitasuna duen pilotaria da Esteban. Gainera gauzak gaizki badoazkio ere badaki dena aldaerazten eta gauzak zailtzen”.

 

Mpb: Zer egin behar duzu irabazteko? Eta, zer ez diozu utzi behar egiten aurkariari?

P.F.: “Txapela jansteko aukera gehiago izango ditut pilota horma inguruan abiaduraz erabiltzen badut. Aukera daukadanean noski bukatzen saiatu behar dut baita. Eta berari ez diot pilota xamur utzi behar, ez dut berak agintaritza eramatea utzi behar”.

 

Mpb: Bere aldeko giroaren beldur zara?

P.F.: “Ez. Askotan jokatu dut bere kontra eta beti horrela izan da. Alde horretatik ez da aldaketarik nabarmenduko. Gainera horrek askotan motibatu ere egiten nau.”