Gorriz aritutako Necol eta Zubiri atera ziren garaile larunbatean eta Brefel eta Imanol izango dituzte aurkari hurrengo ihardunaldian (larunbata, urtarrilaren 21a)
 
Munduko Pilota Batzarraren 2017.eko Banakako Pala Txapelketa Nagusiak pasa den larunbatean izan zuen bere estreineko ihardunaldia eta ezusteko gabe bukatu zen. Gorriz aritu ziren bi pilotariak atera ziren garaile eta ‘ahulenak’ galtzaile.
Necol-ek Landeta hartu zuen menpean (3-2) eta Zubiri-k Gordon debutatu berria (3-1). Frantziarrak dena den galtzabete lan izan zuen 2-0 aurreratuta Mungiako aurrelariak 2-2 berdindu zionean partidua. Sustoa hortxe geratu zen.
Bihar larunbata, BIZKAIA frontoian ordu berean (18:00etan), frantziarren arteko lehia izango da alde batetik eta bizkaitarrena bestetik. Necol / Brefel eta Zubiri / Imanol dira norgehiagokak non gorrizkoak izango diren berriz favorito.