Landeta eta Brefel-ek lehiaketa garaipenik gabe ez dute utzi nahi

 

Munduko Pilota Batzarraren Binakako Pala Txapelketa Nagusiak, finalerdien atarian, ‘tramitezko’ ligatxuko azken jaialdia biziko du bihar iluntzean Mungian (19:30etan). Bikote bat finalerako sailkatua eta finalerdia zein izango den ere erabakita, biharkoak ezer gutxirako balio duela esan daiteke. Zerbait jokuan duten bakarrak Landeta eta Brefel dira; lehiaketako beren azken partidua izango da eta ez dute garaipen barik bukatu nahi. Ahaleginduko dira irabazten bai baina zaila da aurrean duten bikoa txapelarako faboritoa baita, Fusto eta Ibargarai. Finalean daudela kontuan hartuta, agian ezustekoa gertatu daiteke.

Beste norgehiagoka ere bikaina da baina jokuan ezer ez dueña, elkarren aurka arituko baitira hurrengo ostiraleko finalerdian emaitza dena delakoa izanda ere. Gaubeka-Ibai Perez / Zubiri-Imanol, bata besteari tanteatzen ariituko dira, seguru.