Nazioarteko MPB txapelketetan faboritoek beren maila eman eta aixe atera dituzte partiduak aurrera; gaur berriz (19:00etan) zita bikoitza larruz zein eskuz

Atzo eguerdian Sopelan eta arratsaldean Abadiñon hasi ziren Munduko Pilota Batzarrak antolatzen dituen nazioartekoak. Munduko Kopan aritutako zenbait pilotari, hemen bai euskal selekzioa ere tarteko, larruzko paletan zein eskuz trinketean iganderarte arotuko dira titulu bila.

Sopelan, larruzko paletan, lehen bi partiduak erraz atera zituzten aurrera euskal ordezkariek. Millet eta Andonegi 35-17 gailendu ziren Txile-ko bikotearen aurka. Heuren nagusitasuna agerian geratu zen. Bigarrenean, ‘etxeko’ pilotariek jokatu zuten eta estatubatuarren kontra 35-20 irabazi zuten. Garate eta Agirre, Etchebehere-Curutxet baino gahiago izan ziren. Hirugarren izan zen partidu lehiatuena. Venezuelako Borrajo aurrelariak, Ekain Mendizabal armintzarrarekin osotzen du bikote mixtoa eta Beron-Basualdo argentinarren kontra jokatu zuten. Aurretik joan ziren ia lehia osoan, azken unean 30-23 ere bai baina galdu egin zuten bukaeran (31-35). Partidu dotorea jokatu zuten guztiek.

Eskuz binaka ildo beretik joan zen jaialdia. Lehen biak erraztasunez atera zituzten aurrera argentinar bikoak zein euskaldunak. Txiletarrak 40-14 eta 40-4 garaitu zituzten istorio gutxiko partiduetan. Ostean, Venezuela eta Bolivia 2 neurtu ziren. Bolivia-ko bikoa oso makal hasi zen baina jokuan sartutakoan aixe atera zuten partidua aurrera. 19-5 galtzen joatetik 30-40 irabaztera eraman zuten partidua.

JUAN FIRPO Sopelan

Gaur berriz ere, ordu berean (19:00etan) jaialdiak izango dira Sopela zein Abadiñon. Larruzko Paletako lehen partiduan, Angeluko Munduko Kopan Pablo Fusto-rekin batera zilarra lortutako Juan Firpo-k jokatuko du Txile-ren kontra. Facundo Keneedy izango du lagun eta faborito izango dira. Ikusmina sortu du argentinar izar berriaren etorrerak. Ostean, Garate-Agirre / Borrajo-Mendizabal eta Etchebehere-Curutxet / Beron-Basualdo.

Trinketean, Bolivia 1 bikotea estreinatuko da, Itxuraz euskaldunei itzal gehien egin al dion bikotea. Txile 1 izango dute aurkari. Arana eta Arizmendi arituko dira euskal selekzioa ordezkatuz Venezuela-ren kontra eta bukatu Bolivia 2 / Txile 2 partiduaz amaituko da jaialdia.

:arrow: EMAITZAK – Primera jornada