Mungian Gaubeka-Ibai Perez (3-1) eta Fusto-Ibargarai (3-0) nagusitu dira lehen ihardunaldian

Munduko Pilota Batzarraren Binakako Pala Txapelketa Nagusian bi izar handienak bikain hasi dute beren ekina. Gaubeka eta Fusto-k bere lehen partidua garaituta hurrengo ostiralean izango dute elkarren berri oso girotuta egongo den pilotakeku batean.

Ikusle ugari izan zen ostiralean eta lehen partidu dotorea ikusteko aukera izan zuten denek. Gaubeka eta Ibai Perez nagusitu ziren 3-1 (9-10, 10-4, 10-9, 10-6) Landeta eta Brefel-en kontrakoan baina lehia ikusgarria eta parekatua izan zen. Hirugarren set-a erabakigarria izan zen batzuentzat zein besteentzat.

Bigarren partidua Fusto eta Ibargarai nafarrak irabazi zuten. Emaitza oso argia izan zen (3-0) baina iazko txapeldunek estu hartu zituzten faboritoak behin baino gehiagotan. Bigarren set-a erabakigarria izan zen Zubiri eta Imanol-entzat; 1-7 irabazten joan ostean 10-9 galdu zuten eta galbidean jarri ziren (10-5, 10-9, 10-4).