Abadiñon Bolivia eta Euskal Selekzioa irabazle eta finalista; Sopelan euskaldunak berriz ere argentinarren borrero eta final erabat euskalduna
Ligatxu ezberdinetako hirugarren ihardunaldiak jokatuta, erabakita geratu ziren bart gaur Abadiñon eta bihar Sopelan jokatuko diren finalak.
Abadiñoko trinketeko partiduak, zeinetan finalistak erabakiko ziren, oso ezberdinak izan ziren. Euskaldunek (Cuevas-Kamiruaga) oso nabarmen izan ziren nagusi Bolivia-ko bigarren bikoa 4-40 menderatuta. Beste lehia oso borrokatua eta parekatua izan zen. Argentinarrak (Vazquez-Comas) partidu guztian hiruzpalau tantuz aurretik joan ziren baina beraien irabazteko griña agerian utziz, boliviarrek (Bazo-Cayoja) azken txanpan irabaztea lortu zuten 40-36. Eskuak egoera larrian geratu zitzaizkien eta gaurko finala oso zaila izango den arren beraientzat, gustura bukatu zuten finalean egotea beraientzat sarua baita. Jaialdiko azkenean, Venezuela Txile baino gehiago izan zen (40-12)
Sopelan partidu bakarra zen erabakigarria eta berori euskaldunek irabazi zuten. Garate eta Agirre 35-25 nagusitu ziren Basualdo-Berón bikoaren kontrakoan eta final erabat euskalduna jokatuko da bihar arratsaldez. Beste bi lehiak aixe atera zituzten aurrera Kennedy-Firpo eta Borrajo-Intxaurtietak