Abadiño eta Lekeition jokatzen diren partiduek asteburuko final guztiak lotuta utziko dituzte

Nazioartekoak Abadiño eta Lekeition izango ditu gaurko zitak. Bertan jokatzen diren partiduen ostean asteburu oparoa lotuta geratuko da. Lekeition izango dira trinketeko izarrak (Waltary, Stich, Orlando Diaz, Martin Cabello, Ugarte, Ziarrusta,….) eta eskuzko gazteak zein herramintako neska mutilak Abadiñon.
Atzo Bilbo eta Abadiñon partidu bikainak jokatu ziren eta euskal pilotariak izan ziren garaile nagusiak. Denak final eta aurrefinaletan izango dira. Mexikar trinketistak galdu egin zuten eta triste bukatu zuten eguna.
Atxikita atzoko emaitzak eta gaurko karteldegia