Nesken Gomazko Paletan uruguaiarrek lortu zuten bigarren txartela, larruzko paletan Euskadi eta Argentina- ko pilotariek; ezker horman ere hasi zen txapelketa

La Plata-ko trinkete lehiaketak finalak erabaki zituen atzo. Aurrez Argentinako bikoa lortu zeukan lehen txartela nesketan eta atzo aurkariak ezagutu zituen. Uruguay-ko Frache-Miranda izango dira atzoko bi partiduak eroso atera baitzituzten Aurrera. Lehenik Mexiko-ko bikoa eta ostean euskal bikoa menderatu zituzten. Maila ona erakutsi zuten biek eta aurkariei ez zien eroso jokatzen utzi finala lortuaz.

Larruzko paletako finalista biak ere erabaki ziren atzokoan. Lehen finalerdia izan zen baina azkenerako argentinarren eta uruguaiarren partidua etxekoek irabaztea lortu zuten. Euskaldunak izango dituzte aurkari, hauek Venezuela oso erraz hartu bait zuten mendean.

Finalak gaur jokatuko dira, xare erakustaldia ere izango duen jaialdian.

Atzokoan ezker hormako lehiaketa ere hasi zuten La Platan batutako neskek. Hiru partidu dotore joatu ziren. Mexikarrek ezustekoa eman zuten Martin-Mazuchelli bikote euskal-argentinarra menderatuta (30-25). Ostean, beste partidu oso orekatu batean Solas-Miranda bikoteak kostata menderatu zituzten Rangel-Borges venezuelarrak (30-26). Arratsaldeko azken partiduan, mexikarrek nekea somatu zuten eta Zair-Etxaniz bikotearen contra ezin izan zuten 13-30 ekotik pasatu nahiz eta maila polita erakutsi. Etxaniz atzelariak markatu zituen diferentziak.