Gandiaga / Arabio eta Aspuru / Gordon dira bihar jokatuko diren partiduak Abadiñoko kantxan (19:30h.)

 

TORNOSOLO KOPA-k, bere promesentzako lehiaketan, bihar ezagutuko du bere finaleko pilotarien nortasuna. Finalerditako bi partidu erakargarri jokatuko dira izen bera daraman Abadiñoko kantxan. Lehen partidua Gandiaga eta Arabiok jokatuko dute, bigarrena Aspuru eta Gordon-ek.

Lehen finalerdian Lier Gandiaga da faborito. GRAVNI-ko azken txapeldunak Arabio-ren kontra jokatu beharko du. Banaka asko eta ondo jokatzen du Lekeitioko aurrelariak baina ez dago bere joku puntu onenean eta hori probezteko aukera dauka etxeko pilotariak. Aitor Arabiourrutia artista da eta defentsan bikain aritzen da sarean baina banakakoa ez da bere jokamolde gustokoena kantxa osoan baldin bada.

Bigarren finalerdia oso orekatua azaltzen da. Banaka gehiago jokatu du Asier Aspuru-k, euskal ligako txapeldun izan zen iaz, eta kolpe indartsuagoa daukanez lehia apurtu dezake. Dena den, Iker Gordon oso pilotari arriskutsua da. Oso lehiakorra da, irabazlea.

Irabazleek hurrengo ostiralean jokatuko dute FINALA.