Fusto eta Ibargarai gaur izan dira BIZKAIA FRONTOIAN

BANAKAko PALA TXAPELKETA PROFESIONALA-k finalistez gain erabakita ditu baita FINAL NAGUSIAN erabiliko diren pilotak zeintzu izango diren. Gaur eguerdian, inolako arazo gabe, Fusto argentinarrak eta Ibargarai nafarrak aukeratu dituzte pilotak eta azken entrenamenduak jada eginda prest daude larunbaterako.

Ibargaraik Fusto mugiarazi behar duela esan du berarekin piloteon aritzeak ez baitio emaitza onik emango. “Pablok beti bat gehiago jotzen baitu” argudiatu du nafarrak. Argentinarrak ostera bostgarren BANAKAKOA eskuratu nahi du baina lana gogotik egin behar duela badaki; “Xabierrek ez dit txapela oparituko” dio txapeldunak.

Ondorioz, dena lotuta eta prest dago jada larunbateko finalerako (17:00etan).