Mungian Binakako Pala Txapelketaren bigarren itzuliko lehen partiduak jokatuko dira (19:00etan)

BINAKAKO PALA txapelketa nagusiak bere lehen finalista zein izango den gaur bertan ezagutu dezake. Oraindik, gaurkoa jokatuta, beste bi ihardunaldi geratuko diren arren Pablo Fusto argentinarrak jada finalean izateko txartela lortua izango luke. Horretarako, gaurkoan Zubiri-Ibargarai 3-0 menderatu beharko lituzke. Ez da erraza baina Ibai Perez kide izanik aukerak izan ditzakete.
Jaialdiko bigarren partidua izango da beraiena, aurrez Landeta-Gordon eta Gaubeka-Urrutia arituko baitira lehian. Lehen partiduko aurrelari galtzaileak aldiz, emaitzaren arabera hori bai, hanka ta erdi kanpoan izango ditu. Ondorioz, bi lehia oso interesgarri gaur Mungiako Udal pilotalekuan.