Munduko Binakako Pala txapelketak bere lehen bikote finalista erabakita du jada. Larunbatean Donostiko Karmelo Baldan irabazita Fusto-Urkijo hilaren 29ko finalean zai daude. Altadill-Ibargarai menderatu zituzten eta gainera nafarrak, Gaubeka-Larrinaga eta Zubiri-Imanol bikoeekin berdindu arazi zituztenez, txapelketatik kanporatuak geratu dira. Gaubeka-Larrinagak bere azken lehia irabazi egin zuten Garcia-Ayerbe pilotariek osotutakoaren aurrean eta finalaurrekotan dira. Finalaurrekoa bi bikote bizkaitarren artean jokatuko da etzi larunbata, arratsaldeko 19:00etan hasita, Gipuzkoako hiriburuan kokatutako Karmelo Balda pilotalekuan. Gaubeka eta Larrinaga mendeku bila aterako dira zeren ligatxuak Zubiri eta Imanol-ek garaitu egin baitzituzten. Orduan faborito ziren Armintzako ‘oilar’ nagusia eta iazko atzelari txapelduna baina orduangoa ikusita, larunbat honetan pronostiko argi barik dator FINALAURREKOA. Aurreko guztiak jada ez du ezertarako balio. Larunbatean ondo jokatu beharko du finalean izan nahi duen bikoak. Esperientziaz jantziagoak dira Gaubeka eta Larrinaga baina Imanol-en kolpeak eta Zubiri gaztearen ausardiak eragozpen handiak jarriko dizkie ‘beteranoei’. Jaialdiko bigarren partidua Garcia-Ibargarai eta Altadill-Ayerbe bikoen arteko lagunartekoa izango da.