Nafarra beste urtebetez Gaubeka baino gehiago izan da eta argentinarrak, lehen unetako arazoak izan bazituen ere, Ibai Pérez garaitu zuen larunbatean

BANAKAko PALA TXAPELKETA PROFESIONALA-k herramintazaleak gozarazten jarraitzen du. Sopelako final laurdenetan jende andana izan bazen orduango partiduak ikusten, larunbat honetan ere jende asko hurreratu de BIZKAIA pilotalekura, egia esan, oso erakargarri ziren bi finalerdierdiak ikustera.

Piztutako ikusminari erantzuna eman zio jaialdiak. Lehen partiduan bizkaitarren tristurarako Xabier Ibaragaraik beste behin Gaubeka menderatu eta finaletik at utzi  zuen. Partidu oso piloteatua izan zen baina lehen jokoak asko baldintzatu zuen gerora gertatutakoa. Tantu bakar batez irabazi zuen lehena azpitxapeldunak eta Gaubekarentzako kolpe latza izan zen. Bigarrenean, burua altxatu ezinik aritu zen eta 10-3 jipoitu zuen nafarrak. Hirugarrenean, saiatu zen armintzarra baina 2-0koaren lasaitasuna lagun zuela erraz eutsi zion aurkariak eta 10-6koarekin finalerako txartela poltsikoratu zuen.

Bigarrenak faborito argia zeukan baina lehen jokoa galtzea tokatu zitzaion berari (8-10). Ibai Perez-ek oso ondo jokatuta estu hartu zuen Fusto txapelduna bigarrenean ere (9-10). Dena den, joko berdinketarekin argentinarrak bere ohiko jokuari ekin zion eta hurrengoetan sestaoarrak ezin izan zion eutsi. Pablo Fusto-ren indarrak eta erritmoak bizkaitarraren ahalmenak ia ezerezean utzi zituen (10-5, 10-4).

Etzi asteazkena, eguerdiko 12:00etan finaleko bi protagonistak BIZKAIA FRONTOIAN egongo dira larunbateko finalean jokatzeko pilotak aukeratzekotan.