Gaubeka-Ibai Perez garaitu eta aurreko emaitzak lagunduta, faboritoak zita nagusiko txartela poltsikoan dute jada

Munduko Pilota Batzarraren Binakako Pala Txapelketa Nagusiak jada bikote bat finalerako sailkatuta dauka. Mungian bere bigarren lehia irabazita, Fusto eta Ibargaraik ohorezko postu bat berenganatu dute. Finalean izango dira ligatxuko azkena galduta ere.

Faboritoek beraiena ondo irabazi zuten. Gaubeka eta Ibai Perez menderatu zituzten (3-0) partidua lehiatua izan bazen ere. Horri Zubiri eta Imanol-en garaipena lotuaz, argentinarra eta nafarra finalean dira. Iazko txapeldunek latz sufritu zuten Landeta-Brefel bikoa menderatzeko; bost set behar izan zituzten eta garaipena edozeinek lortu zezakeela ematen zuen partiduko momentu gehienetan.

Emaitza hauekin etxeko pilotaria jada aukera gabe geratzen da.