Binakako Txapelketaren 5.ihardunaldian Landeta-Urrutia 1-3 garaitu eta zita nagusirako puntu nahikoa pilatu dituzte

BINAKAKO PALA txapelketa nagusiak bere 5.ihardunaldia jokatu zuen bart eta, emaitzak ikusita, Pablo Fusto eta Xabier Ibargarai finalean izateko txartela poltsikoan dutela daude jada.
Elkarrekin ekin zioten argentinarrak eta nafarrak jailadiari. Faborito ziren baina asko jokatu behar izan zuten bikote gaztea menderatzeko. Landeta eta Urrutiak lehen jokua irabazi zuten (10-6) eta ostekoak ere borrokatu (9-10, 8-10, 8-10). Agian Urrutia izan zen gehien jokatu zuena baina bere saria ezerezean da, hain zuzen, bera baita gainera atzokoaren ostean jada aukera barik dagoen pilotari bakarra. Fusto lehen aurrelari gisa sailkatu da jada finalerako eta Ibargaraik ere maiatzaren 5eko finaleko presentzia ziurtatua du. Lehen atzelaria edo bigarrena izango den hurrengo ostiralean erabakiko da, ligatxuko azken ihardunaldian.
Bigarren partiduan Gaubeka-k eta Gordon-ek beste behin bikote handia osatu zuten. Zubiri-Brefel 3-1 menderatu eta finalean izateko aukerak ahalbidetu ditu armintzarrak lehen hil ala bizikoa igarota. Partidu dotorea jokatu zuten denek baina Iker Gordon-ek aipamen berezia behar du. Bikain sopeloztarra.
Bi pilotari jada finalista dira, batek ez du inolako aukerarik eta beste bostak (Landeta, Zubiri, Gaubeka, Ibai Perez, Gordon) azken ihardunaldiaren zai daude. Interesgarria oso ligatxuko azkena.

ERANSKINA