Gaubeka eta Ibai Perez garaituta lortu dute Binakako ‘mpb’ Pala Txapelketa nagusia

Munduko Pilota Batzarraren Binakako Pala Txapelketa Nagusiak larunbatean jo zuen goia. Final bikaina eta giro bikainean jokatu zen eta FUSTO-IBARGARAI faboritoek lortu zuten 3-1 garaipena Gaubeka-Ibai Perez bikoa menderatuta.
Partidua berez ikaragarria izan zen. Bizia, emozio handikoa eta baita polemika pixkat izan zuena. Dena den, azkenean kantxak justicia egin zuen eta hasieratik faborito ziranek eraman dute titulu nagusia. Partidu bat bera ere ez dute galdu, nahiz eta azken hau irabaztea asko kostatu zaien. Gaubeka eta batez ere Ibai Pérez-ek pilota zail asko jarri zituen frontis-ean, ia ia argentinarra gogaitzerarte.
Lehen biak detaile txiki batzuek tarteko irabazi zituzten txapeldunek (10-8, 10-9) eta hirugarrena erraz galdu arren (2-10), sendo ekin zioten laugarren eta azkena izango zenari (4-0). Estutu zituzten hortzak urdinek baina ezin (10-8). Titulua Fusto eta Ibargarai-rentzat.