Landeta-Ibargarai menderatu dituzte (3-1); artean, Gaubeka eta Ibai Perez-ek asko sufritu dute Zubiri-Gordon menderatzeko (3-2)

BINAKAKO PALA txapelketaren bigarren ihardunaldia jokatuta Fusto eta Urrutia dira taldeburutza daukatenak aurrelari eta atzelarien artean.
Elkarrekin jokatu eta irabazita lortu dute postua argentinarrak eta armintzar gazteak nahiz eta oraindik asko geratzen den. Landeta eta Ibargarai izan zituzten aurkari ostiralean eta lehen jokua galdu bazuten ere, partiduari buelta eman zioten hiru joku bikain jokatu eta irabazita.
Bigarrenean Zubiri eta Gordon-ek lan asko eginarazi zien Gaubeka eta Ibai Perez bikote faboritoari. Printzipioz kolorerik ez zegoela ematen zuen baina Zubiri-ren momento onari sopeloztar atzelariaren partidu handi bat batuaz, garaipena zail jarri zieten bikote gorriari. Dena den, azkenean lehen garaipena bai Gaubeka zein Ibai Perez-entzat.

ERANSKIÑA