Armintzarrak BIZKAIA frontoian argentinarrak erakutsitako nagusitza hautsi nahi du bihar Bilbon (17:00etan ETB)

 

Munduko Pilota Batzarraren Banakako Pala Txapelketa Nagusiaren FINALA atejoka da. Bihar arratsaldeko seirak aldean ezagutuko da 2016ko txapeldunaren nortasuna. BIZKAIA frontoian Banakako finalik galdu gabe dagoen Pablo Fusto eta ahalguztiduntza hori apurtu nahi duen Esteban Gaubeka dira hautagai eta protagonista.

Normalean Buenos Aires-eko semea faborito litzateke baina, bere hatzamarraren egoera tarteko, asko dira finala edozeinek irabazi dezakeela pentsatzen dutenak. Bi pilotariak handiak, oso handiak dira. Joku, gaitasun eta ‘kasta’ itzela daukate eta horrek partidu handi bat izan daitekeela aurreikusten du.

Argentinarrak ez daki BIZKAIA frontoian Banakako finala galtzea zer den eta berriz ere hortan mantetzearren jokatuko du. Hiru aldiz aritu da armintzarraren aurka final baten eta 2-1 darama kontu bere alde, bi final ordea frontoi luzean jokatutakoak dira. Azken bi urteetan Ibargarai izan du aurkari eta biharkoan, 2013an lez, Gaubeka izango du aurrez aurre. Gakoa, ala dio argentinarrak gainera, bizkaitarra horma mantentzea izango da beraren seigarren titulua lortzeko bidean. Hori lortu ezkero asko izango omen du irabazia. Lortuko ote du?

Aurkariak, Esteban Gaubekak alegia, elkarren arteko neurketetan berdinketa lortu nahi du eta horrela gainera Fusto berdinduko luke tituluetan (nahiz eta armintzarraren bi Euskadiko txapelketak izan) BIZKAIA frontoian lehen aldiz argentinarra menderatuz gainera. Handia litzateke. Horretarako argentinarra mugiaraztea da armintzarraren xedea eta tantua azkar lortzea.

Azken hamarkadako bi izar nagusiak neurtzen dira bihar eta seguru harmailetan zein kantxan guzti hori nabarituko dela. Ia final Itzel bat ikusteko aukeran den pilotazalea. Jaialdia hirugarren eta laugarren posturako lehiarekin bukatuko da, Ibargarai eta Ibai Pérez lehian.