Binakako Txapelketaren finala jokatuko dute bihar Landeta eta Gordon bizkaitarren aurka Mungiako Udal pilotalekuan (16:45etan)

BINAKAKO PALA TXAPELKETA nagusiak bihar biziko du aurtengo azken hitzordua. Mungiako udal pilotalekuan gainezka egingo du, finalaz gain, Iñaki Ipiña palista ohi zendu berria ere omenduko baita.
Finala bera pronostiko argi batekin abiatuko da, hau da, Fusto eta Ibargarai bikotearen alderako joera nabarmenarekin. Argentinarra eta nafarra herraminta munduko izar dira aspaldian eta ezusteko handia litzateke beraien porrota. Hala ere, Mungia eta Sopelako bi gazteak lehiaketa bikaina egin dute eta ezustekoa gauzatzera aterako dira. Landeta eta Gordon oso lehiakorrak dira eta, lasaitasun osoz zein pilotazaleen animoekin, berea emango dute.
Ostean, Gaubeka-Urrutia eta Zubiri-Brefel-ek jokatuko dute.