Binakako Txapelketaren finalean Landeta eta Gordon-ek estu hartu zituzten faboritoak Mungiako Udal pilotalekuan

BINAKAKO PALA TXAPELKETA nagusia Pablo Fusto eta Xabier Ibargaraik irabazi dute aurtengoan. Faborito ziren larunbatean Mungian eta kunplitu zuten nahiz eta horretarako asko sufritu.
Emozioz eta tentsioz bizitako finala izan zen, epaileen erabaki batzu gainera giroa are gehiago berotu zutelarik. Landeta eta Gordon aurkari gogorrak izan ziren beteranoentzat eta agian zerbait gehiago merezi izan zuten, behintzat bostgarren joku erabakiorrera heltzea. Lehena 10-9 irabazi zuten txapeldunek, bigarrena 9-10 galdu eta hirugarrena eroso irabazi 10-5.
Laugarrena izan zen beroena zeren gazteak 7-8 aurretik zihoazela epaileek iñork ikusi ez zuen ‘berriz’ bat eman zuten. 7-9koak izango zen eta agian osteko garaipena Landeta eta Gordon-entzat. Zalea sutan jarri zuen erabakiak, baita Gordon bera ere eta ti-ta baten 10-8ra eraman zuten markagailua Fusto eta Ibargarai-k finala erabakiaz.
Txapeldun ondorioz, Fusto eta Ibargarai. Laugarren titular errezkan argentinar aurrelariaren esku; Ibargarai, Brefel, Ibai Perez eta berriz Xabier kide.