Mungian jokatzen ari den Binakako Pala Txapelketan jokatutako dena irabazitako pilotari bakarra da argentinarra

BINAKAKO PALA txapelketak bere lehen ihardunaldia bukatu berri du eta pilotari bat beste denen gainetik nabarmendu beharra dago, bai sailkapenari begiratu ezkero behintzat; Pablo Fusto.
Argentinarrak Ibai Perez-ekin batera erraz garaitu du gaurkoan Gaubeka eta Urrutia-k osatutako bikote armintzarra eta jokatutako hiru norgehiagokak irabazitako bakar gisa geratu da lehiaketan. Txapelketako lehen 3-0ekoa (10-8, 10-7, 10-6) lortu dute gainera iazko txapeldunek eta indartsu daudela agertarazi. Beste hiru aurrelariak oso parean agertzen dira nahiz eta momentuz ranking-eko azken postua Gaubekarena den.
Atzelarien artean parekotasuna itzela da eta gaurkoa irabazita lehen postua Ibai Perez-ek lortu badu ere Urrutia, Ibargarai zein Gordon urrean dira. Gaurko lehen partiduan beste behin 3-2koa (4-10, 8-10, 10-8, 10-5, 4-10). Partidu estua Zubiri-Ibargarai eta Landeta-Gordon bikoteek jokatutakoa. Azkenean garaipena ez dute ‘Kurene’-koek lortu.

ERANSKIÑA