Argentinarrak estu lortu zuen bere garaipena, armintzarrak aldiz oso erraz

Binakako Pala txapelketak beste jaialdi dotore bat bizi izan zuen pasa den ostiralean. Mungian Fusto zein Gaubekak beren ibilbidea zuzendu zuten garaipenak lortuta.
Armintzako aurrelariak 3-1 gailendu zituen Necol eta Gordon. Horretarako Ibai Perez-en laguntza izan zuen eta baita ere Sopelako atzelariarena ere. Gordon-ek huts asko egin zituen eta, ehin handi baten, horrek eraman zituen galbidera frantziarra eta bera.
Fustorentzat zailagoak izan ziren zereginak. Urrutia-rekin batera 2-3 hartu zituen mendean Garate eta Ibargarai.
Emaitza horiek ikusita sailkapen taula oso paretsu geratzen da bigarren ihardunaldia igarota. Azken sailkatuak momentuz Gordon (atzelari lanetan) eta Necol (aurrelari lanetan) dira.

Puntuaketa 2.Ihardunaldiaren OSTEAN